Epaiskak zuen beharra du
2020eko Ekainaren 25a
Ramuntxo Badiola eta Uxue Arbelbide ekimen ezeztatuen afixekin / GURE IRRATIA
Epaiska, Baiona ttipiko gune garrantzitsu bat da euskaldunentzat, militanteentzat.
Pannecau karrikan kokatua den gunea azkarki unkitu du COVID19aren krisiak. Hilabeteak hetsirik, oraindik jakin gabe noiz berriz idekitzen ahalko duten, alokairu bat pagatu behar dute. Eta ekitaldirik gabe, diru sartzerik ez.
Helloasso webgunearen bitartez abiatu dute diru bilketa.
Arantxa Idieder, bertara hurbildu da, Uxue Arbelbide eta Ramuntxo Badiolarekin kanpaina aipatzeko.