IF artista et Xalbador kolegioko ikasleen arteko elkarlanaren emaitza aurkeztu dute
2020eko Ekainaren 29a

IF artista Xalbador kolegioan tindatu murala ondoan / GURE IRRATIA
Xalbador kolegioan, irailean hasita “Elkarbizitza artez eta partez” proiektua eraman dute ikasturte honetan.
Eskola bizia eta Informazio eta Dokumentazio Zentroak elkarbizitzaren inguruan 6.eko ikasleak lanean jarri dituzte. Beren hitzekin eta marrazkiekin irudikatu dute gaia. Ondoko etapan IF Uztaritzeko artista jinarazi dute, proiektua irudikatzeko margolan erraldoi baten bidez.
IF-ek Panpi Mercapideri azaldu dio nola gauzatu duen lan hori.