"Mikel Barrios Itsasun bizi izan da gurekin, gure herriaren parte zen"
2020eko Uztailaren 02a
Parisko auzitegi korrekzionalak 5 urteko presondegi zigorrerat kondenatu du Mikel Barrios nafartarra, ETAko kide izateagatik. Astelehenean, ekainaren 29an Mont De Marsaneko presondegian sartu dute.
Manifestatzera deitzen dute larunbat honetan, Itsasun 17:00etan herriko etxetik abituta.
Leire Lascaray, Maddi Sarasua eta Ihintza Aynetok Itsasun bizi zen Mikel Barriosen lagun batzuk, beren adiskidearen egoera aipatu daukute.