Le Passeur Buruxkan ontzian ibili gira
2020eko Uztailaren 10a
Jonathan Leroy agian gehienek "Lameule" izenarekin ezagutzen dutena / GURE IRRATIA
Donibane Lohizune-Ziburuko badia itsasontziz zeharkatzeko parada ekartzen du Le Passeur itsasontziak aspaldian, bainan apiriletik talde berri batek erosi du barkua.
Egunero joan-jinkari lana egiten du, udan goizeko 8.40ean lehen abiatzea, eta azkena 18.40ean Donibaneko portutik. Aldaketa ekarri dute hala ere talde berrikoek, komunikazioan, izan behar lukeen lekua emanez euskarari, baita animazioak ere proposatuz, zintzur bustitze ateraldiak adibidez.
Arantxa Idiederrek trabeskatu du badia, taldeko laguntzaile den Izarne Molina eta Jonathan Leroy "Lameule" ontziko kapitainarekin.
Jakin zintzur bustitze ateraldientzat izena eman behar dela deituz 06.11.69.56.93 telefonora.