Biarritzeko Skatepark-ak bere ateak berriz ideki ditu
2020eko Uztailaren 10a
Xan Beheran Skateparkean den "bola" famatu barnean / GURE IRRATIA
Uztailaren 6ean berriz ideki zuten Biarritzeko Skatepark-a. Akitania berriko handiena, Atabalen ondoan kokatua da, ber gisako egoitza batean barnean. Izena eman behar da, interneten bitartez, mugatua baita orain skateparkaren sarrera.
Sei langilez osatua den elkarte batek kudeatzen du gunea. Horietako bat da Xan Beheran skatelaria. Arantxa Idieder bere gana joan da.