Elealdik euskara klaseak berriz hasiko ditu
2020eko Irailaren 04a
Maryse Elizaldek euskal kantu tailer bat ere proposatzen du / GURE IRRATIA
Elealdi elkarteak euskara kurtsoak irailaren 15ean berriz hasiko ditu Angelun. Oren bat eta erdi astero, egunaz talde ttipitan eta ostiraletan kalakaldiak eta astiriz, kantu animazioa denentzat.
Asteburu honetan, Angeluko Elkarteen foroan izanen da Elealdi. Maryse Elizalde irakaslearekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.