Haurrock kantu tailerrak nerabeentzat ere
2020eko Irailaren 08a
Pauline eta Juliette bikoteko Pauline Junquet-rekin Itsasun dute gaztetxoek hitzordua / PAULINE JUNQUET
Haurrock kantu taldeak bere errepikak berriz hasi ditu astelehenez Senpereko Larraldean 5ak15ean eta asteartez Larresoron ber tenorean Philippe Alborrekin.
Baina haur batzuen kezka, kolegioan sartzean ez dutela ttipiagoekin segitu nahi. Hortako nerabeentzat ere proposatzen dituzte errepikak Pauline Junquet kantari musikariarekin, Itsasun. Kurtsoak irailaren 25ean hasiko dira Atharrin.
Pauline Junquet-k joan den urtean hasi zituen kantu errepika hauek.