Sarako erreboteak Jean Fagoaga auzapez ohiaren izena hartuko du
2020eko Irailaren 11a
Jean Fagoaga, Sarako pilota lekua sortu zen garaiko auzapez ohia. / GURE IRRATIA
Igande huntan iparraldeko pilota batzordeak luzeko finala programatu du Sarako pilota plazan. Sarako Herriak ekitaldi hau baliatuko du, erreboteari izen baten emaiteko, eta preseski Jean Fagoaga ezarriko dio. Sarako auzapez zelarik, eraiki baitzen pilota plaza hori. Olatz Idoate lankidea, haren etxean izan da, Saran.