Ibilaldi artistiko bat Uztaritzeko oihanean gordetua den Otsanz kapera ezagutzeko
2020eko Irailaren 15a
Arantxa Lannes Uztaritzeko artistak Otsanz kaperan bezala beste leku batzutan egin nahi lituzke ibilaldi artistikoak / GURE IRRATIA
Ondarearen eguna kari Uztaritzeko oihanaren xoko batean proposamen berezi bat egiten du Arantxa Lannes herriko artistak.
Igande honetan, Otsanz deitu kaperaren inguruan sortu du ibilaldi artistiko bat, tindua, dantza musika eta ipuina uztartzen dituenak. Ekhi Lambert, Miguel Etxeberri eta Xan Errotabehere-rekin batera, ibilaldi musikatu bat proposatuko dute.
Arantxa Idieder mintzatu da dantzari edota artista den Arantxa Lannes-kin.
Atsaldeko 4tan abiatuko da Otsanz Harriak Bizi ibilaldi artistikoa, eta ondotik Uztaritzeko txistulari taldea hor izango da animazioa segitzeko.