Xilaba Hiriburun abiatzen da asteburu honetan
2020eko Irailaren 17a
Ortzi Idoate eta Xumai Murua Xilabaren aurkezpen prentsaurrekoan / GURE IRRATIA
Banakako XILABA Ipar Euskal Herriko bertsolarien xapelketa buruilaren 19an hasiko da Hiriburun, azaroaren 21an, Donibane Lohizunen bururatzeko. 28 bertsolarik kantatuko dute.
Finala aitzin, 4 kanporaketa, 3 final-heren eta 2 final-aitzineko izanen dira. Izturitzeko final-herenean sartuko da Odei Barroso, urriaren 31an. Amets Arzallus xapeldun-ordea, lehen final-aintzinekoan zuzenki sartuko da. Sustrai Kolina azken xapeldunak ez du parte hartuko
Odei Barroso bertsulariari hitza eman aitzin, Ainhoa Sarasua eta Lur Renteria epaile lanetan ariko direnekin solastatu da Kriztof Arotzarena.