Festibalak ezeztatuak bainan alternatibak ekarri nahi izan ditu Ezkandrai elkarteak
2020eko Irailaren 18a
Musika eta kontalarien bitartez larunbat gauean Kongora eraman nahi dute publikoa / EZKANDRAI
Errobiko festibala eta Ethiopique festibalak ezeztatuak izan ziren aurten. Bainan beste hitzordu batzu prestatu ditu Ezkandrai elkarteak.
Ernest Pignon-Ernesten erakusketa estrenatu dute Baionan irailaren 17an, eta Itsasun ikusgarri kontatu, dantzatu eta musikatua larunbat aratsean izanen da. Panpi Mercapidek hori guzia aipatu du Jean Christian Irigoyenekin.