Do It Yourself Maialen Zamponirekin
2020eko Irailaren 25a
Maialen Zamponik talde bat osatu nahi du formakuntza saioa elgarrekin segitzeko astero / GURE IRRATIA
Ekoekile deitu zonbait asteko formakuntza saio bat proposatu nahi du Maialen Zamponi jostunak.
"Do it Yourself" edota Zero Zabor izpirituarekiko sentsible den Lehunztarrak, kontsumo iraunkor baten inguruko formakuntza landu du. Helburua da, talde bat osatzea, urriaren 15etik goiti, ostegun gau guziz elkartzea, abenduaren 10a arte Baionako Ekitegian.
Hobeki eta guttiago kontsumitu, eguneroko iraultzak eraiki, ohiturak aldatzeko helburuarekin, bainan taldean.
Ostegunez 18h30-21h30 izango dira saioak, emaila malulacreation@gmail.com edo 07.61.26.92.24.