“Jatetxe herrikoia, lekuko ekoizleen produktu sanoak kozinatu, prezio xuxenak eskainiz”
2020eko Irailaren 29a

Antoine Chépy sukaldaria Etxeberria jatetxeko ostatuan / GURE IRRATIA
Lekuko jatetxearen izpiritu batekin berriz ideki dute Hazparne Elizaberriko ETXEBERRIA jatetxea, Antoine Chépy eta Bianca Muller senar-emazteek joan den uztailean.
Elkarte moldean ibiltzen da, epe ertainean, SCOP kooperatiba bilakatzeko xedearekin. Elkarteko kideetan da Oier Bonetbeltx, Aiherrako Gozategia jatetxeko sukaldaria.
Proiektu berri hortaz xehetasun gehiago galdegin dio Kriztof Arotzarenak
ETXEBERRIA, Hazparneko Elizaberriko jatetxea da. Idekia da asteartetik larunbaterat, atsaldeko 6 orenetarik goiti. Igande eguerditan ere, erreserbatuz: 07 83 30 14 60 ra deituz eta posta elektronikoa association@etxeberria.fr

















