"Hemengo herritarrek ez dute laxatuko"
2020eko Urriaren 09a
Polo Beyris auzoko herritarrak mobilizatuak dira beren posta atxikitzeko / GURE IRRATIA
Baionako Polo Beyriseko Posta bizirik atxikitzeko, jende frango bildu zen ostegun astirian sustengu kolektiboak antolatu eztabaidan. Azkenean, eztabaida mintzaldi bat bilakatu da, gomit ziren postako arduradunak ez baitira etorri.
Langile eta arduradun ohiak, sindikalistak edota hautetsiak, hitzartze ezberdinak izan dira. Roger Arzubi Postako arduradun ohia eta Irene Irisarri Poloko posta bulegoko langile ohiaren lekukotasunak bildu ditu Kriztof Arotzarenak.
Baionako auzapeza eta oposizioko 2 talde ezkertiarrak present ziren eta ados dira, postaren atxikitzearen aldeko mozioa bozkatzeko heldu den asteko kontseiluan.