"Sarako herriak honesten du Etxalartarrak ihizian aritzea Sarako eremuetan"
2020eko Urriaren 14a
Battitt Laborde Sarako auzapeza Olatz Idoaterekin egon da / GURE IRRATIA
Urria heldu orduko, eta batzutan lehenago ere, Sara eta Etxalartar ihiztariek badakite elkartzeko parada izanen dutela. Aspaldiko ohitura da, xare-ihiziaren ongi kudeatzeko, Lapurdi eta Nafarroako herriek hitzarmen bat izenpetzen dute urtero.
Aurtengoa, irail ondarrean izenpetu zuten, Lizarrietako lepoan, baldintza berezietan, nola ez, baina egin hala ere. Miguel Mari Irigoien Etxalarko auzapezarekin batera, Sarakoa han zen. Battitt Labordekin dugu Olatz Idoate lankidea.