Elkartasun Ibiladia, etorkinekin elkartasunez
2020eko Urriaren 16a
Kolektiboak aste honetan egin prentsaurrekoa / GURE IRRATIA
Aro txarra gatik gibelatu Elkartasunen edo etorkinen aldeko ibilaldia, urriaren 17an iraganen da, hiru aldarrikapen nagusirekin: Papergabe guzien erregularizazioa, erretentzio zentroen hestea eta bizitegi bat denentzat.
Goizean, hitzordua 11etan Hendaiako CRA erretentzio zentro aitzinean. Eta atsaldeko 4tan Baionako Roland Barthes zelaigunean. Maddi Sarasuak, Amaia Fontang, Etorkinekin kolektiboko kidearen argitasunak bildu ditu.