Ostalarien ihardokitzeak azken neurrien ondotik
2020eko Urriaren 20a
Henri Dascon-ek Coffee Muxu ostatua ideki du konfinamenduaren ondotik, neurriz-neurri dabil geroztik / GURE IRRATIA
Gehienik 6 lagunekin elkartzen ahal da orain gune publikoetan. Taldeak 10tik 6rat murrizteko manua eman du Eric Spitz departamenduko prefetak joan den larunbatean. Ostatuak eta jatetxeak neurriei egokitu behar zaizkie. Astearte honetan, beste neurri batzu gehitu ditu tartean, ostatuak gaueko 10etan hetsiko direla ostegun gauetik aitzina, jatetxeak ez aldiz. Lekuko festak, ikasle gaualdiak eta eskola ateraldiak ere debekatu ditu.
Baionako Coffee Muxu eta Uztaritzeko Arruntza auzoko Leku Eder ostatuetan ibili da Kriztof Arotzarena, ihardokitzeen biltzera, Henri Dascon eta Maritxu Lamarens-ekin egon da.