À¢Â€ÂœPetit guide du patientÀ¢Â€Â hitzaldia ezeztatu dute
2020eko Urriaren 20a
Lilia Mary Domballek erietxean biztako momentu txarrak eta onak partekatu nahi ditu / GURE IRRATIA
Osasun mentalaren astea kari, Angeluko Herriko Etxeak eta Baionako ospitaleak antolatu konferentzia ezeztatu berri dute.
Urriaren 22an izan behar zen, bainan prefetaren azken osasun neurriak direla eta ezeztatu behar izan dute. À¢Â€ÂœPetit guide du patientÀ¢Â€Â Lilia Mary Domballek animatu mintzaldian, eri bezala bizi izan dituenak kondatzen ditu, bere ikusmoldea ekartzen du umorearekin.
Hala ere hemen, haren hitzaldiaren aurkezpen bat, agian laster berriz emaiten ahalko duelako.