Senpereko ikastolak eramaiteko otorduak proposatzen ditu
2020eko Urriaren 27a

Senpereko Zaldubi ikastolak, Drive ikastola deitu egitasmoa abiatu du. Pandemiaren krisiak hainbat ekitaldi ezeztatzea behartu ditu eta sortu duen bizi sozialaren kaltetzeari erantzuteko, burasoen artean elkartu dira sukaldatzeko, ondotik drive moduan saltzeko. Topaketa gune bat sortzea eta harreman sozialen arraberritzea dute espero baita diru pixkabat ateratzea ere ikastolaren sustengatzeko. Patxi Tikoipe Zaldubi ikastolako gurasoarekin egon da Olatz Idoate.
- Urriaren 30ean “Lukinka rougail maneran”
- Azaroaren27an “Oilasko Tajin-a”
- Abendoaren 18an “Axurizko Navarrin”
Aldi oro gasna eta desertarekin, 10 eurotan Oxtikenian Senperen. Astelehenerako berantez izena eman behar da: 06 71 43 30 43.

















