Yoga, zure baitan lasaitasuna berriz senditzeko
2020eko Urriaren 30a
Quitterie Setoain yoga irakaslea eta terapeuta da / GURE IRRATIA
Hari Home elkartea sortu du Quitterie Setoain Itsasuarrak. Kundalini Yoga, Tantra, meditazioa, edo terapia holistikoa proposatzen ditu.
Tailer berriak ere sortuko ditu azarotik goiti, astearte eta ostegunetan 7tan Arditegi zentroan izan behar zutenak. Konfinamendua dela eta, sarean proposatuko ditu klaseak. Ostegun guziz euskaraz, arratseko 7tatik 8etarat. Asteartetan goizeko 6:30tan. Xehetasunak 06 24 00 45 87 telefonoan.
Panpi Mercapidek gehiago jakin nahi izan du Quitterie Setoainekin.