Belharra uhainaren erdian murgiltzea proposatzen duen kasko-betaurrekoa
2020eko Azaroaren 20a

Pierre Lapeyradek ekarri kasko-betaurrekoak entseatu dituzte Gure Irratiako langileek / GURE IRRATIA
Kasko-betaurrekoak jarri eta laugarren dimentsioan sartu.
Errealitate birtualeko filma 3D moldean segi dezakezue. Adibidez, “Vivez Belharra” edo “Belharra Bizi” dokumentala egin du SPACE IN VR enpresak. Joan den otsailean, itsasoan gaindi ibili dira Belharra uhaina eta surflarien filmatzeko.
Gure Irratiako langileek kasko-betaurreko horiek jantzi ditugu eta 15 minutuko dokumentalaren protagonisten erdian gertatu gira. Ondotik, galderak egin dizkio Kriztof Arotzarenak SPACE IN VR enpresako Pierre Lapeyraderi.

















