Tremplin musika lehiaketa molde birtualean
2020eko Azaroaren 20a
Maialen Begué musika erakaslearekin solasean egon da Olatz Idoate
Baionako Tremplin live musika lehiaketaren 7. edizioa iragaiten ari da aurten, eta asmatzen ahal duzuen bezala, ez du aitzineko urteetako formatu bera izanen. La Locomotive eta Baionako hiriak antolatu lehiaketa molde birtualaz gozatzen ahalko da. Zuzenekorik ez, beraz, dena internet bidez eginen da, bozka ere bai. Olatz Idoatek, xehetasunak hartu ditu Maialen Bégué musika erakaslearekin.