Olentzero eskuen artean ukaiteko liburuxka
2020eko Abenduaren 02a
Liburuxkari esker Olentzero pertsonaia hobeki ezagutarazi nahi dute / GURE IRRATIA
2013an Olentzeroren lagunak elkartekoek pertsonaiaren inguruan lan bat egiten hasi ziren. Olentzeroren webgunea sortu zuten Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin. 2016an kontzertua egin zuten 400bat kantarirekin, ondotik disko eta DVDak eginez; eta 2018an Baionaskada antolatzen sustengatu zuten.
Olentzeroren lagunak eta Olentzero zaleen elkarteak, aurten liburuxka bat banatuko dute iparraldeko ikastetxe elebidun eta ikastoletan.
Irati eta Aitzol Salaberria Goñik aipatu diote Panpi Mercapideri.