Eguberriko opariak erosiz Integrazio Batzordea lagundu
2020eko Abenduaren 11a
Bil ta Bilaren lokala Larresoroko biribil gune nagusiaren ondoko industria gunean da / BILTABILA
Joan den asteburuko arrakasta ikusirik, Bil ta Bila elkarteak haren jostailu salmenta berriz ere plantan ezartzea deliberatu du, ostiral, larunbat eta igande honetan.
Uztaritzeko ikastolak eta Integrazio Batzordeak asteburu guzian salmenta berezia prestatua dute Larresoron, Olentzerori, opari ideien emaiteko aukera paregabea. Olatz Idoate, Lore Aristizabal antolatzailearekin mintzatu da.