"Zailtasun handia izan dute idazkari elebiduna atxemateko"
2020eko Abenduaren 11a
Maialen Deliart lapurtarra herri desberdinetan egon da jada idazkari lanetan / GURE IRRATIA
Zazpi urtez Ainhoako herriko etxeko administrazioaz arduratu ondotik, Donamartiri eta Donoztiriko herriko etxeetako idazkari postua hartu du Maialen Deliartek.
Haren gana hurbildu da Kriztof Arotzarena, Donamartiriko herriko etxera joanez, haren ezagutza eta ibilbidea hobeki ezagutu nahian.