Bio estetika artak proposatzen dituen Pospolin edertasun etxean izan gira
2020eko Abenduaren 11a
Maiana Hegirekin hitzordua webgunearen bitartez ere hartzen ahal duzue / GURE IRRATIA
Lekorne gainean kokatua den Pospolin estetika arta etxera hurbildu gira. Konfinamendu garai desberdinen ondotik, berriz ideki du berriki Maiana Hegik edertegia.
Duela 7 urte instalatu zuen bere etxean, emazteentzat xoko goxoa izan nahi zuen Bio edertasun etxea. Depilazioak, makillatzeak, irudi aholkuak eta masajeak proposatzen ditu.
Arantxa Idieder joan da Maiana Hegiren edertasun etxearen bisitatzera… Irudi aholkuen artean, proposatzen duen kolorimetria zer den esplikatu dio.