"Ikasle gazteenentzat biziki zaila da biolin klasea internetez segitzea"
2020eko Abenduaren 11a
Lehen biolina izanki, Marina Beheretxek Iparraldeko Orkestra Sinfonikoan rola garrantzitsuenetakoa du / GURE IRRATIA
Baionako musika kontserbatorioan batzuek klaseak berriz abiatu dituzte, profesionalizatze ibilbidean direnek adibidez. Bainan besteek interneten bitartez segitzen dituzten, sarean.
Marina Beheretxe biolin irakaslea da, eta Iparraldeko Orkestra Sinfonikoan lehen biolin postua du ere. Azaro hastapeneko, Orkestrak prestatu zuen kontzertua publikoari ezin idekia, France 3ak filmatu ondoan urte bukaeran hedatuko dute frantses telebistan.
Arantxa Idieder haren gana hurbildu da horiek aipatzera.