"Sasoilariek kamioietan lo egiten dute, behar genuke leku bat atxeman hoiendako"
2020eko Abenduaren 18a
Mixel Legagnoa biper ekoizlearen erranetan aurtengo uzta ona izanen da / GURE IRRATIA
Abendu hastapenean izan ohi da biper biltzearen bukaera. Alta aurten, 15 egunez luzatzeko baimen berezia izan dute Ezpeletako biper ekoizleek. Ez da Pandemiarengatik, baizik eta uda biziki idorra izan dugulako.
Olatz Idoate, Biperraren sor markako kide den Mixel Legañoa ezpeletarrarekin egon da.