Züzülüan jarri eta goza Baionan
2020eko Abenduaren 21a
Nicolas Armendariz
Baionako Cordeliers karrikaren 25.ean, ostatu ilun bat ezagutu dutenek, artista tailer argi eta zabal bat ikusiko dute orai.
Züzülü deitu gunea ideki du Nicolas Armendarizek, lekuaren jabe berriak. Pott serigrafia enpresaren tailerrak hor atxiki ditu, eta hor dira ere beste 4 kide berri eta kafetegi xoko bat ere idekiko du.
Leku goxo bat nahi du izaitea Nicolas Armendarizek, proiektua aurkeztu dio Panpi Mercapideri: