ETXEA harrera medikalizatu egoitzan artearen inguko proiektua garatzen ari da Kiribil konpainia
2021eko Urtarrilaren 04a
Paxkal Indo eta Charlotte Guilharretze egoilier batek egin obra ondoan / GURE IRRATIA
Kiribil konpainia, artearen bitartez, Angeluko ETXEA harrera medikalizatu egoitzan sartu da.
Bi urteko proiektu lodia muntatu du konpaniak, bertan bizi diren 50 bat egoilierrekin abiatu dutena. Pertsona eskizofreniko edota autistekin, arte mota desberdinak garatzen dituzte. Abendu erditsutan, Kiribil konpaniako 4 artistek astea pasa dute egoilierrekin, haien etxean.
Apirilean berriz beste aste bat pasako dute, bi helbururekin. Bata, erakusketa koletibo bat sortzea, bakotxaren sentsibilitate artistikoekin eta bestea, artearen eragina neurtzea egoilierren garapenean.
Arantxa Idieder egon da Kiribil konpaniako Charlotte Guilharretze eta Paxkal Indorekin.