Azkaingo pilota elkarteak bere 90 urteak markatu nahi ditu
2021eko Urtarrilaren 15a
Laurent Albistur Azkaingo herrian kirol jardueretaz arduratzen da / GURE IRRATIA
Azkaindarrak Bat, Azkaingo pilota batasunak 90 urte beteko ditu 2021 urte honetan. Jakin gabe xuxen osasun egoera nola garatuko den, erakusketa bat prestatzen ari dira, eta arduradunak hasiak dira jadanik urtemuga nola ospatuko duten pentsatzen.
Eguna gelditua dute, eta programa ongi aintzinatua, xehetasunak hartzeko, Olatz Idoate Laurent Albisturrekin bildu da.