Arruntzakoop saltegi parte hartzailea ideki dute Uztaritzen
2021eko Otsailaren 05a
Maritxu Etxeberri Agerre, Fina Davant, Idoia Davant eta Guillaume Dardin Arruntzakoop-eko 4 kide / GURE IRRATIA
8 ziren proiektua abiatzeko garaian, 120 familik osatzen du orain Arruntzakoop elkartea.
Etxebizitza berriak eraikitzen ari zirela Uztaritzeko Arruntza auzoan, auzoko bilkuretan, herritar batzu kezkatu dira ez zelako janari dendarik idekiko. Herriko etxeari gaia aipatu ondoan, dinamika abiatu da auzoan,eta Arruntzakoop saltegi parte hartzailea ideki dute 2020ko urriaren 20an.
Arantxa Idieder joan da saltegia bisitatzera eta lau kiderekin elkartu da.
Berriki departamenduak eskaintzen zuen "Budget Participatif" hortarik ere 20.000 euro jasoko dituzte. Dendan ura instalatu nahi lukete diru horrekin eta bereziki hotz ganbera handi bat, haragia adibidez atxikitzeko.