Kirola laneko orduetan praktikatu
2021eko Otsailaren 15a
Paolo Cherquefosse-k joan den astean parte hartu zuen 'Tout le monde veut prendre sa place' telebista jokoan / @france2
Kirola, lanean praktikatzea, menturaz amestu zinuten jadanik. "Activcorner" enpresak plantan ezartzen du. Ez oraindik Euskal herrian, Frantziako enpresetan lan egiten baitu mementuko, baina jin daiteke.
Paolo Cherquefosse miarritztarrak lan egiten du enpresa hortan, kontzeptua zein den erranen digu. Olatz Idoatek hitz egin du harekin.