EME8 Azkaingo talde feminista sortu dute
2021eko Martxoaren 05a
Elorri Manterola eta Haize Bolinaga EME8 taldeko bi kide / GURE IRRATIA
Martxoaren 8ak du ekarri EME8 Azkaingo talde feministaren sortzeko bidea.
Azaroan hasi ziren elkartzen Azkaingo emazte batzu, martxoaren 8a kari, ekimen asteburu bat sortzeko. 12 dira gaur egun taldean. Astebururako antolatu zituzten hitzaldi, merkatu eta ekimenak ezeztatzea behartuak izan dira baina talde dinamikak segituko du.
Arantxa Idieder Azkainera hurbildu da, Elorri Manterola eta Haize Bolinaga taldeko bi kiderekin hitz egitera. Haiekin harremanetan jartzeko, Facebooken bitartez edo emailez: EME8.azkaine@gmail.com