Maylis Etxegoien azkaindarrak bere etxeko lurretan instalatu du Indartia landaretegia.
2021eko Martxoaren 19a
4000 landare ditu, 5000 izango ditu udaberriko lili ttipiekin, landaretegi ttipia / GURE IRRATIA
Hazitik abiatuta, landare ttipiak ateratzeko eta saltzeko helburuarekin, duela hiru hilabete hasi da Maylis Etxegoien salmenta egiten. Helburua du bere hazietatik abiatuta landaretegia eta hazten dituen landareak bere ingurumenean integratzea, eta horregatik ere polonizatzaile edota txoriei ere pentsatuta antolatu du gunea, baita ekoizpena ere.
4000 landare ditu, 5000 izango ditu udaberriko lili ttipiekin, landaretegi ttipia, berak hala hautatu duelako ere.
Arantxa Idiederrek egin du Azkaingo Indartia landaretegiaren bisita.
Azkaingo merkatuan atxemanen duzue Mailis Etxegoien, edo bestenaz zuzenki bere etxean: asteazken eta larunbatean atsaldez, ostegun ostiral egun guzian, webgunean manatuz, ondotik bere etxaldean biltzen ahal dituzue.