"Label horrek ezagupen bat ekartzen dio Uztaritzeko errugbi taldeari"
2021eko Martxoaren 26a
Tomas Daguerre Uztaritzeko errugbi eskolako laguntzailea / GURE IRRATIA
Sektore gehienak bezala, kirolak ere hilabete luze konplikatuak bizi izan ditu. Eta hortan ere, ez dira denak hein berean tratatuak izan. Barnekoak debekatuak badira oraino, kanpoan jokatzen diren horiek praktikatzen ahal dira, errugbia adibidez.
Lapurdin, hainbat errugbi eskolek, formakuntza label berezi bat ukan dute berriki, eta hortaz mintzatu da Olatz Idoate, Tomas Daguerre Uztaritzeko errugbi eskolako laguntzailearekin.