Ahuntzen lapar gosea erabiliz, suak saihestu
2021eko Apirilaren 02a
Peio Olzomendik Rove arrazako ahuntzak ditu / GURE IRRATIA
2020ko sutearen ondotik, Xibertako oihanaren berreraikitze lanetan, suteak saihesteko zer egin behar den ere gogoetatzen ari dira.
Uztaileko sutearen hedatzearen jatorrian ziren sasi laparren ttipitzeko, entsegu gisa, ahuntzak eman dituzte Angeluko oihan zati batean.
Departamenduaren esku den "Ihiztarien Oihana" deitu lur zatia hetsi dute esperientziarako, eta Peio Oltzomendiren 20 ahuntz eta 9 pittika lanean jarri dituzte urtarriletik.
Bi hilabete eta erdi berantago, kasik 3 hektareako eremuan ongi jan eta beraz garbitu dute jada. Arantxa Idieder bertara hurbildu da, Peio Olzomendirekin oihanaren itzulia egiteko.