Herriko ogi labea berriz piztuko dute Lekornen
2021eko Apirilaren 02a
Patxi Queheille eta Arantxa Uhalde burasoak / GURE IRRATIA
Ogi labea berriz piztuko dute Baigura ikastolako burasoek, apirilaren 11an, etxerat eramaiteko ogia eta menu oso bat proposatuko baitute. Lasagnak, entsalada eta panakota 12eurotan. Apirilaren 7ko beharko dira manaketak egin.
Bi urtez ez dute besta egin ahal izan, eta aurten egoerari egokituz manera desberdinez eginen dute, Arantxa Uhalde eta Patxi Queheille burasoek erran daukuten bezala.