BERRIAK

"Estimua – Ikusezina benetakoa da" proiektua etxegabekoen alde

2021eko Apirilaren 30a

Estimua%20a€“%20Ikusezina%20benetakoa%20da%20proiektua%20etxegabekoen%20alde

MP3 jaitsi (25 Mo)

Etxegabekoen autoestimua eta konfiantsa indartu, Artearen bidez… Etxarri hezitzaile formakuntza zentroko ikasle talde baten proiektua da. "Estimua – Ikusezina benetakoa da" izena du, eta Kiribil konpainia eta Atherbea-rekin elkar lanean eramanen dute 7 gaztek.

Etxarriko Jon Estrada eta Intza Albistur ikasleekin baita Kiribileko Amaia Hennebuttekin mintzatu da Marga Forestier


Etxegabekoekin lehen tailerra maiatzaren 3an iraganen da, Baionako PAJ - Eguneko Harrera Gunean.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

BERRIAK

Ekintza feminista Europako mugen kontra

Ekintza%20feminista%20Europako%20mugen%20kontra

Alice Athané eta Maite Galartza / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (12 Mo)

Zirkulazio askatasunaren izenean, 10 000 feminista elgarretaratzekoak dira Nizan, 2021eko ekainaren 5ean. Erbesterako bidean emazte eta genero gutxituek pairatzen duten indarkeria: bortxaketa, prostituzioa, organo trafikoa... salatuko dira. Europa ireki eta abegitsu bat posible dela adierazteko. Toutes Aux Frontières! egitasmoa aurkezten digu Maite Galartzak:


2021eko Maiatzaren 07a


BERRIAK

Basusarriko Herriak merkatu berri bat proposatuko du arratsalde bukaeran hilabetean behin

Basusarriko%20Herriak%20merkatu%20berri%20bat%20proposatuko%20du%20arratsalde%20bukaeran%20hilabetean%20behin

Mikel Amilibia / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (17 Mo)

Basusarriko Herriak merkatu berri bat abiatuko du ostiral hontan plazan. Tokiko ekoizleen merkatu hau arratsaldez, hilabeteko lehen ostiralez izanen da. Apustua egin dute, ohituraz kanpoko tenorean: arratsaldeko 5etarik gaueko 8etarat. Salbu, etxeratze aginduaren gatik aste huntakoa 7ak arte idekia izanen da.

Mikel Amilibia Herriko etxeko hautetsiak erran dauku huts gune bat bete behar zela:


2021eko Maiatzaren 05a

BERRIAK

Bekatorosak Dom Campistronen, bekatu liburua!

Bekatorosak%20Dom%20Campistronen%5F%20bekatu%20liburua!

MP3 jaitsi (23 Mo)

2019ko udan, Dom-ek, Nafarroa Behereko hainbat herri txikitako zazpi lagun elkarrizketatu zituen, zazpi bekatorosa. Eta ondotik, paperera ekarri ditu haien borrokak, bakartasunaren mina eta bizi izan dituzten eraso homofoboak, baita beren maitasun istorioak, elkartasun eta itxaropenak ere. Egileak zazpi lekukoen hitzak berresan ditu jatorrizko testigantzen bat-batekotasunari eta originaltasunari eutsiz. Aines Haristoyek aurkezten dauku.


2021eko Maiatzaren 04a



BERRIAK

Frantziaren esku hartzea Euskal Gatazkan liburua berargitaratua

Frantziaren%20esku%20hartzea%20Euskal%20Gatazkan%20liburua%20berargitaratua

MP3 jaitsi (14 Mo)

"Frantziaren esku hartzea Euskal Gatazkan" liburua atera berri du Anai-artea, aldi hontan bigarren edizioa. Nor atxilotua izan zen, nun, zoin urtetan, eta presondegitik pasa ote zen? Elementu guzi horiek bildu ditu lan talde batek.

2012ko lehen edizioan, elementu batzu eskas zituztelako, atera dute edizioa berritu hau. Olatz Idoatek hitzegin du Mixel Mendibururekin.


2021eko Apirilaren 29a

BERRIAK

"Apoarmatu istilzalea beldurtia da, ez da errexki ikusten"

Apoarmatu%20istilzalea%20beldurtia%20da%5F%20ez%20da%20errexki%20ikusten

Mikel Xerbero Urdazuri erreka inguruko Natura 2000az arduratzen da / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (22 Mo)

Erreka eta hezeguneetan, begiak idekitzeko deialdia egiten du Natura 2000 egiturak.

Urdazuri errekaren inguruan, ikusi ote duzue noizbait apoarmatu bat? Mikel Xerbero, Euskal Elkargoaren baitan lanean ari da Natura 2000rentzat. Lehen Europa guzian hedatua zen Apoarmatu Istilzalea mehatxatua da, eta hortarako dei egiten dute jendeari, ikusten badute, seinalatzeko, eta ahalaz argazki bat bidaliz.

Azkaine, Senpere, Donibane Lohizune, Ziburu, ainitzira ttipi edo hezeguneetan agertzen ahal litaike, bainan espezie beldurtia da. Arantxa Idieder mintzatu da Mikel Xerberorekin.

Apoarmatu istilzalea, aski ttipia da, 20 zm ingurukoa, biziki iluna eta taxa horiekin. Ikusten baduzue, argazki bat bidali Mikeli: 07 64 47 90 88


2021eko Apirilaren 23a


BERRIAK

Azéri bazkaria etorkinen alde

AzAri%20bazkaria%20etorkinen%20alde

Eskuz Esku elkartea Makea eta inguruetan ari da lanean / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (23 Mo)

Maiatzaren 1ean, Makean, Azéri bazkaria proposatuko du Eskuz Esku etorkinen aldeko sustengu taldeak.

Elkarteak aterbetzen duen errefuxiatuetarik den Avaz entzun aitzin, Chantal Oillarburu eta lehenik Arantxa Uhaldek oroitarazi dauku zertan diren eta noiz abiatu zen sustengu taldea.

Makeako Mindegian berreskuratu beharko da bazkaria 12eurotan, lehenik erreserbatuz, apirilaren 28a aitzin.

Deitzen ahal da 06 08 18 15 93rat edo Facebooken bidez.


2021eko Apirilaren 22a

BERRIAK

Barnean sortutakoa, laster kanpokoei erakutsiko diete ETXEAko egoilierrek

Barnean%20sortutakoa%5F%20laster%20kanpokoei%20erakutsiko%20diete%20ETXEAko%20egoilierrek

Mong egoiliarren obra, paperetik murrura ekarri dute egonaldi astean / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (31 Mo)

Bi urteko proiektu lodia eramaiten ari da Kiribil konpainia Angelun. Pertsona eskizofreniko edota autistekin, arte mota desberdinak garatzen dituzte. Bi aldiz, aste bateko egonaldia egin dute bertan. Egoilierrekin erakusketa koletibo bat sortu dute, azarotik aitzina Senperen hasita herriz-herri ikusgai izango dena, 2022ko udazkenean Angelun bururatzeko.

Arantxa Idieder joan da aste bukaeran, ETXEA egoitzara. Kiribil konpainiako Amaia Hennebuttekin egon da, Ibai Ospital eri laguntzailearekin eta Eñaut egoilierrarekin.


2021eko Apirilaren 20a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016