Gorputza eta paisaien arteko harremana, Arantxa Lannes artistaren obren oinarrian
2021eko Maiatzaren 21a
Arantxa Lannes-k lehen aldiz aurkezten ditu publiko zabalari bere margo lanak / GURE IRRATIA
Arantxa Lannes, margolari izaiteaz gain, dantzaria da, eta bizipenak hortik transmititzen ditu ere. Paisaia Organikoak deitzen da Uztaritzeko tTok galerian aurkezten duen erakusketa. Uztailaren 9a arte ikusgai duzue.
Arantxa Idieder hurbildu da erakustokira, Arantxa Lannes artistarekin elkartzeko.