Harrera soziala buraso eta haurrentzat Hiriburun
2021eko Maiatzaren 28a
Hiriburuko Harretxe egoitzan ideki dute gunea / GURE IRRATIA
Hiriburun, lotura sozialak segurtatu nahi dituzte herriko etxeak eta CCAS Gizarte Ekintzarako herriko zentroak. HARRETXE egoitzan, jada hirugarren adinekoak biltzen dira aste guziz, baita haurzainak haur ttipiekin ere.
Oraitik goiti, LOKARRI izeneko LAEP (lieu accueil enfants parents) edo buraso eta haurrentzako harrera gunea ere izanen da. Proiektuaz gehiago galdetu dio Kriztof Arotzarenak Alain Iriart auzapezari.