BERRIAK

Senpereko ikastolako haurrek migrazioa landu dute ikusgarri batean

2021eko Ekainaren 08a

Senpereko%20ikastolako%20haurrek%20migrazioa%20landu%20dute%20ikusgarri%20batean

Zaldubi ama ikastolako haurrak prestaketa lanetan / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (40 Mo)

"Mugimendua" deitu ikusgarria, ostiralean aurkeztuko diete Senpereko ikastolako haurrek burasoei. Ama ikastolako, eta lehen mailako ikasle guziek landu dute klasean, migrazioaren gaia aurten. Euskaldunen historia markatu duen migrazioa, bainan bistan da, aktualitatean dugun migrazio bortitza.

Manex Fuchs antzerkilariarekin lantzen dute ikusgarria. Antzerki, kantu eta bertsuz osatu ikusgarria ostiral honetan deskubritzen ahalko dute, Senpereko ikastolako burasoek Larreko gelan.

Arantxa Idieder hurbildu da Zalbubi ikastolara, errepika egun batean.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

BERRIAK

Brik a Brak erraldoia Uztaritzen

Brik%20a%20Brak%20erraldoia%20Uztaritzen

Itxaro Goienetxe eta Lore Aristizabal antoltzaileak / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (14 Mo)

Brik a Brak erraldoia izanen dela hitzemaiten dute ekainaren 26 eta 27an Uztaritzen.

Integrazio Batzordearen alde Kiroleta gune handian, larunbat arratsaldez oren batetik 6etarat, eta igande egun osoan 9etarik 5etarat.

Arantxa Idieder mintzatu da Lore Aristizabal eta Itxaro Goienetxe burasoekin.


2021eko Ekainaren 22a

BERRIAK

Haur bat, liburu bat

Haur%20bat%5F%20liburu%20bat

Kiribil konpainiako Amaia Hennebutte antoltzailearekin xehetasunak / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (26 Mo)

Ikusi Mikusi, haur eta gazte literatura azoka 2021eko Urriaren 8 eta 9an Saran lehen aldiz antolatzen dute.

Kiribil konpainiak, Pamiela argitaletxeak eta Galtzagorri elkarteak dira antolatzaile. Saran egiten da, Idazleen Biltzarraren asteburu berean, literaturaren bidez adin guztietako handi eta ttipiak hunkitzeko gisan.

Ikusi Mikusi-ren lema: Haur bat = liburu bat, da.

Azoka horren bidez, antolatzaileek nahi lukete eskola egunean etorriko den haur bakotxari "liburu bat eskuratzeko bono bat eskaini": helburua betetzeko, diru biltze kanpaina bat antolatzen dute, Itsulapikoa plataforman.


2021eko Ekainaren 18a


BERRIAK

Kontrabandistak bildu kantuak kontzertuan igandean

Kontrabandistak%20bildu%20kantuak%20kontzertuan%20igandean

Xabaltx artista eta Iban Rusiñol dokumentalaren egilea / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (20 Mo)

Kantuen Kontrabandista proiektuaren bukaerara iristen ari gira.

Joan den urritik abiatu zen Xabaltx kantaria bere zaldiarekin, galduak edo galtzekotan diren euskal kantuen berreskuratzeko. Kasik 500 kilometro egin ondoan, azken kontzertu bat eskainiko du beste artistekin (Petti, Willis Drummond, Lumi, Thierry Biscaryk, edo Oihan Oliarj-Ines) kantu zahar horien emaiteko.

Zazpi ataleko ‘Kantuen kontrabandista’ dokumentala bilakatuko da ibilbide hori. Xabaltx eta Iban Rusiñol-ekin mintzatu da Marga Forestier.

Kontzertua igandean arratsaldeok 5terdietan, Donibane Lohizuneko Dukontenia parkean, eta euria baldin bada Hendaiako Gaztelu aretoan izango da.


2021eko Ekainaren 18a



BERRIAK

Lur'Istorioak eguna larunbat honetan Itsasun

LurIstorioak%20eguna%20larunbat%20honetan%20Itsasun

Jenofa Irubetagoiena elikagai munduari begira jartzen da / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (21 Mo)

Lur’Istorioak eguna antolatzen du Ekainaren 19an, Sarde Sardexka elkarteak. Aktibitate eguna familian pasatzeko aukera. Egitaraua:

– Tailer pedagogikoak (goizean), Euskal Herriko Laborantza Ganbarak animaturik “Gure azieta, gure Euskal Herria” jokoarekin besteak beste

– “Erromako zubia” Ikusgarria

–Herri kirolak

–Baxerriko bazkaria

Sarde Sardexka elkarteko Jenofa Irubetagoienarekin elekatu da Kriztof Arotzarena.


2021eko Ekainaren 18a

BERRIAK

Hiru kaskorik ez aurten, baina bi kasko bai!

Hiru%20kaskorik%20ez%20aurten%5F%20baina%20bi%20kasko%20bai!

Iparla eta Artzamendiko ttonttoretatik pasatuko da 26 kilometroko ibilbidea.

MP3 jaitsi (22 Mo)

Hirukasko mendi ibilaldia, aurten berriz izendatzen ahal litaike "Bikasko".

Ekainaren 19an iraganen da Iparla eta Artzamendin, Bidarraitik abiatuz, Itsasurat heltzeko aurtengo Hiru Kasko berezia. Aldaketa batzuekin antolaketa aldetik, baita ibilbide desberdina ere proposatuko da. Hirubelakasko Nafarroan izanki, ibilbidetik kendu dute.

Xehetasunen biltzerat izan da Panpi Mercapide, antolaketako Ximun Zubietaren gana.


2021eko Ekainaren 14a


BERRIAK

Jone Bordato shiatsulariarekin uda giroan

Jone%20Bordato%20shiatsulariarekin%20uda%20giroan

Jone Bordato shiatsularia da Hazparne aldean / jonebordato.wixsite.com

MP3 jaitsi (34 Mo)

Bihotza eta suaren elementuari lotzen zaien hertze edo heste meheaz mintzatu zauku hilabete honetan Jone Bordato Shiatsularia.

Udan sartuak garelarik, energetika txinatar tradizionalaren egutegian, gorputzeko giroa zertan den aipatzeko.


2021eko Ekainaren 11a

BERRIAK

Ikasleek agenda ere euskaraz izan dezaten

Ikasleek%20agenda%20ere%20euskaraz%20izan%20dezaten

Celine Etxebarne eta Sandra Yarzabal etorri dira Agenda aurkeztera / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (21 Mo)

Iraileko sartzerako, agenda bat euskaraz proposatzen du Bidarteko ikastolak.

Bereziki lehen mailako haurrei, eta kolegioko gazteeneei zuzendua zaie agenda berri hau, baina zergatik ez helduentzat ere. Eskas bat zelakoan abiatu dute proiektua. Bidarteko ikastolako Celine Etxebarne eta Sandra Yarzabal-ekin mintzatu da Arantxa Idieder.

Agenda 12 eurotan manatzen ahal duzue edo deitu zuzenki Celine 06.71.64.42.69.


2021eko Ekainaren 11a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016