Ikasleek agenda ere euskaraz izan dezaten
2021eko Ekainaren 11a
Celine Etxebarne eta Sandra Yarzabal etorri dira Agenda aurkeztera / GURE IRRATIA
Iraileko sartzerako, agenda bat euskaraz proposatzen du Bidarteko ikastolak.
Bereziki lehen mailako haurrei, eta kolegioko gazteeneei zuzendua zaie agenda berri hau, baina zergatik ez helduentzat ere. Eskas bat zelakoan abiatu dute proiektua. Bidarteko ikastolako Celine Etxebarne eta Sandra Yarzabal-ekin mintzatu da Arantxa Idieder.
Agenda 12 eurotan manatzen ahal duzue edo deitu zuzenki Celine 06.71.64.42.69.