Kontrabandistak bildu kantuak kontzertuan igandean
2021eko Ekainaren 18a
Xabaltx artista eta Iban Rusiñol dokumentalaren egilea / GURE IRRATIA
Kantuen Kontrabandista proiektuaren bukaerara iristen ari gira.
Joan den urritik abiatu zen Xabaltx kantaria bere zaldiarekin, galduak edo galtzekotan diren euskal kantuen berreskuratzeko. Kasik 500 kilometro egin ondoan, azken kontzertu bat eskainiko du beste artistekin (Petti, Willis Drummond, Lumi, Thierry Biscaryk, edo Oihan Oliarj-Ines) kantu zahar horien emaiteko.
Zazpi ataleko 'Kantuen kontrabandistaÀ¢Â€Â™ dokumentala bilakatuko da ibilbide hori. Xabaltx eta Iban Rusiñol-ekin mintzatu da Marga Forestier.
Kontzertua igandean arratsaldeok 5terdietan, Donibane Lohizuneko Dukontenia parkean, eta euria baldin bada Hendaiako Gaztelu aretoan izango da.