Haur bat, liburu bat
2021eko Ekainaren 18a
Kiribil konpainiako Amaia Hennebutte antoltzailearekin xehetasunak / GURE IRRATIA
Ikusi Mikusi, haur eta gazte literatura azoka 2021eko Urriaren 8 eta 9an Saran lehen aldiz antolatzen dute.
Kiribil konpainiak, Pamiela argitaletxeak eta Galtzagorri elkarteak dira antolatzaile. Saran egiten da, Idazleen Biltzarraren asteburu berean, literaturaren bidez adin guztietako handi eta ttipiak hunkitzeko gisan.
Ikusi Mikusi-ren lema: Haur bat = liburu bat, da.
Azoka horren bidez, antolatzaileek nahi lukete eskola egunean etorriko den haur bakotxari "liburu bat eskuratzeko bono bat eskaini": helburua betetzeko, diru biltze kanpaina bat antolatzen dute, Itsulapikoa plataforman.