"Bihotzak josiko ditugu berriz" Saran, astezken honetan Keinun
2021eko Agorrilaren 24a
Joanes Garcia Basurko
"Bihotzak josiko ditugu berriz" Berri Txarrak taldearen erranaldia lematzat hartuz, kontzertu ziklo bat abiatzen du Usopop elkarteak Saran.
Agorrilaren 25ean, astezkenean, lehen notak gaueko 7etan entzunen dira, Keinu deitu lehengo ostatu aitzinean.
Botibol, Unai eta Tatxers taldeak ariko dira.
Usopop festibala baztertu badute, Joanes Garcia Basurko antolatzaileak orroitarazi dauku kontzertuen antolatzea ez dutela sekulan bazterrerat utzi: