Anestesiarik gabe, ebakuntzarik ez
2021eko Irailaren 20a
Arantxa Idiederrek ebakuntza gelen funtzionamendua ezagutu du Garazi Etxebarria anestesistarekin / GURE IRRATIA
Baionako ospitalean 15 ebakuntza gela dira. Egunerokoan pazienteak lerrokatzen dira. Operazioarekin doan anestesiari interesatu gira hostokada honetan, ospitaleko taldearen ezagutza egin du Arantxa Idiederrek.
Soineko urdinak jantzi, eta Garazi Etxeberria Anestesistak lagunduta bertako giroan sartu da, Kepa Martikorena anestesia taldearen koordinatzailea eta Pantxika Etxeberria iratzartze gelako erizainarekin.