Saratarrak bost egunez bestan izango dira
2021eko Irailaren 10a
Lorea Zozaia Sarako besta komiteko kidea / GURE IRRATIA
Joan den urtean ezin antolatu, aurten bai, 5 egunez lehen bezala, usaiako hitzordu nagusiekin. Pilota partidak, kontzertuak, igandeko desfilea, haurren eguna asteazkenean, gaztetxearen gaualdia, zerrenda luzea da.
Besta komiteko kide den Lorea Zozaiarekin egon da Arantxa Idieder.
Azpimarratzekoa da, larunbat gauean aurten ere joan jinkariak izango direla urririk, etxera sartzeko.