Senpereko Akerretako errotak ateak idekiko ditu aste buruan
2021eko Irailaren 15a
Joanes Etxeberria / GURE IRRATIA
Senpereko Akerretako errota oraino itzulikarazten du Joanes Etxeberrik, erabiltzen baitu bereziki arto gorria irintzeko.
Irailaren 18 eta19 an Senpereko Akerreta Plazako eiherak ateak idekiko ditu berriro publikoari. Ikusten ahalko da irina egiten arto gorriarekin, eta bere istorioa kondatua izanen zaizue. Ateratzean taloak salgai izanen dira.
Joanes Etxeberriak bisitarazi dio errota Panpi Mercapideri.