Arkatza : lekuko osagaiak eta biologikoak lekuko garagardo batentzat
2021eko Irailaren 27a
Martin Lemairen garagardo batzuen etiketak bere bulegoan / GURE IRRATIA
Osagaiak Euskal Herrikoak izan behar dira, eta biologikoak. Martin Lemaire laborari eta garagardo egilearen oinarriak dira Arkatza deitu garagardoa ekoizteko.
Agian jada ikusi dituzue Bi, Triple, Arto, Xuri, Errea izenekin, etiketa xuri eta beltzak dituzten Arkatza garagardo boteilak. Marrazki orijinal bezain sinpleak, hurbilean atxemaiten dituen osagaiak erabiliz egiten du lekuko garagardoa. Helburua duelarik geroan, osoki berak ekoitzitako osagaiekin egitea. Arantxa idieder joan da Martin Lemairen garagardotegira, Itsasura.